Azken egunak dira Distira argazki elkarteko kideen lanen erakusketa bisitatzeko. Abenduaren 14tik izan da ikusigai Alondegiko Oxford aretoan gai eta estilo ugari biltzen dituen bilduma, eta larunbata izango da bisitatzeko azken eguna, hilaren 31.
Argazki elkarteko hemeretzi kideren lanak daude, hain justu, Oxforden. Eta elkarteko kideek jakinarazi dutenez, bazkide berriek ere parte hartu dute erakusketan. Gai librea izan dute argazkiak ateratzeko, eta askotariko teknikak erabili dituzte argazkizaleek. Larunbata bitarte egunero zabalduko dute aretoa, 18:00etatik 20:00etara.