Irakurzaletasuna bultzatzeko programazioa izan da abenduan zehar, udalaren eskutik. Bina liburu aurkezpen – Anariren Gari eta goroldiozko eta Joseba Ossaren Sauna on!– eta ipuin kontaketa bat egin dute dagoeneko, eta gaur izango da azken saioa.
Haurrei zuzenduriko Argi ibili ipuin kontaketa izango da, hain justu, haur liburutegian, 17:30ean, Ixabel Agirresaroberen eskutik. Ipuina 6 eta 10 urte arteko haurrei zuzendurikoa dela jakinarazi du Kultura Sailak.