Juan Luis Alfarok irabazi du Gabonetako xake txapelketa

Maria Maya Manterola 2022ko abenduaren 29a

Gabonetako txapelketan parte hartu duten xakelariak Oxford aretoan. (Kbi xake kluba)

80 xakelari inguruk parte hartu dute Kbi xake klubak eta Udaleko Kirol Patronatuak antolatutako Gabonetako xake txapelketan. 

Ez zen giro izan atzo arratsaldean Alondegiko Oxford aretoan. Xakelariz bete zen atzo Zumaiako erakusketa areto hau. Izan ere, arratsaldetik gauera arte Kbi Zumaiako xake klubak eta Udaleko Kirol Patronatuak antolatutako Gabonetako xake txapelketa jokatu zen Erribera kaleko areto honetan.

80 xakelari inguruk hartu dute parte aurtengo edizioan –82 eman zuten izena, baina azken unean batzuek ezin izan zuten jokatu. Zumaiako xake klubak nabarmendu duenez, inoiz baino parte hartze handagoa izan du Gabonen bueltan jokatzen den txapelketak. Euskal Herriko leku desberdinetatik etorritakoak bakarrik ez, Espainiar estatuko xakelari batzuk ere bertaratu ziren atzo Zumaiara txapelketa honetan parte hartzera.

Zazpi txanda jokatu ondoren, irabazlea Juan Luis Alfaro Garcia del Cerro izan zen, 6,5 punturekin. Bigarren Xabier Aranzabal Agirre zumaiarra sailkatu zen, 6 punturekin, eta hirugarren Rafael Baños Rosique, 6 punturekin hau ere. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide