Irati Osa eta Imanol Lopez saritu ditu Gipuzkoako Prentsa Elkarteak

Maria Maya Manterola 2022ko abenduaren 29a

Gipuzkoako Prentsa Elkarteak saritutako kirolariak. Horien artean, Imanol Lopez eta Irati Osa. (Utzitakoa)

Urteko kirolari onenak saritzeko gala egin zuen asteartean Gipuzkoako Prentsa Elkarteak Donostiako Aquariumean. Sarituen artean bi zumaiar daude: Irati Osa piraguista eta Imanol Lopez puntista.

Gipuzkoako Prentsa Elkarteak antolatutako kirol gala ospatu zen astearte iluntzean Donostiako Aquariumean. Bertan, aurten gehien nabarmendu diren lurraldeko kirolariak aipatu eta saritu zituen elkarte honek.

Ezkerretik, Irati Osa, Arritxu Iribar eta Imanol Lopez.

Zumaiar bat, Arritxu Iribar, izan zen galako aurkezle eta gidaria, eta bere jaioterriko bi kirolariren izenak aipatzeko aukera izan zuen urtean zehar gehien nabarmendu direnen artean, Imanol Lopez puntistarena eta Irati Osa piraguistarena, hain zuzen ere. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide