Berria egunkariak atzo iragarri zuenez, 44 urteko gizonezko batek 45 urteko emakume bat hil du Bilboko San Frantzisko auzoko taberna batean. Hiri berean agertu zen Getxoko pertsona transexual gorpua, atzo hainbat hedabidez jakinarazi zutenez.
Hilketak gaitzesteko, elkarretaratzea deitu du biharko Zumaiako Mugimendu Feministak. Saregileen plazan elkartuko dira, 19:00etan.