Pintura tailerrean izena eman daiteke oraindik ere

Maria Maya Manterola 2022ko abenduaren 30a

Laia Bedosek gidatutako tailerra.

Familiari zuzendutako dantza eta pintura tailerra antolatu du Astindu dantza elkarteak urtarrilaren 3rako, asteartea. Bigarren saioa bete da dagoeneko; lehenengorako izen ematea zabalik dela gogorarazi dute.

Dantza eta pintura uztartuko dituen jarduera antolatu du Astindu dantza taldeak urtarrilaren 3rako. Familia osoari zuzendutako tailerra Sagarbideko gimnasioan egingo da, bi saiotan banatuta: 10:00etatik 11:30era lehena, eta 12:00etatik 13:30era bigarrena. Laia Bedos izango da irakaslea. 

Bigarren saioa beteta badago ere, lehenengoan izena eman daitekeela jakinarazi du Astinduk. Horretarako, astindu.zde@gmail.com helbidera mezua idatzi beharko da. 4 urtetik gorako haurrek hartu ahal izango dute parte, eta doakoa izango da tailerra.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide