Bertsolari gazteen saioa izango da gaur Oxford aretoan

Maria Maya Manterola 2022ko abenduaren 30a

Bertsolari gazteen saioko 2018ko irudia.

Bertso Eskolak antolatu du saioa, Zumaiako Udalaren babesarekin. Sei bertsolari ariko dira kantuan, Maite Aizpurua zarauztarraren gidaritzapean.

Aurreko bi urteetan abuztuan antolatu zituzten gazteen bertso saioak, eta aurtengoan, neguko edizioa antolatu du Bertso Eskolak, udalaren laguntzarekin. Sei bertsolari arituko dira kantuan Oxford aretoan: Peru Abarrategi, Izaro Bilbao, Joar Garate, Haritz Mujika, Gorka Pagonabarraga eta Ekhiñe Zapiain, Maite Aizpurua zarauztarrak jarritako gaiei erantzuten. Saioa 20:00etan hasiko da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide