Lasterka emango diote amaiera urteari zenbait zumaiarrek

Maria Maya Manterola 2022ko abenduaren 30a

San Silbestre lasterketan parte hartuko du herritar ugarik urteko azken egunean. Eguerdi partean jokatuko da, kategoria desberdinetan.

San Silbestre lasterketa izango da, urtero legez, hilaren 31n, bihar. Parte hartzaileak mailaka abiatuko dira, abiapuntu desberdinetatik.  

Hona hemen jokatuko diren lasterketak:

  • LH 1, LH 2, LH 3, LH 4 mailetako haurrek 250 metro egingo dituzte Erribera kalean zehar, Alondegi paretik abiatuta.
  • LH 5, LH 6 mailetako haurrek, berriz, 1.100 metro egingo dituzte Eusebio Gurrutxaga plazatik abiatuta.
  • DBH 1, DBH 2 mailetako gaztetxoek, aldiz, 1.500 metro egingo dituzte Eusebio Gurrutxaga plazatik aterata.
  • 1:30ean, berriz, Nordic walking martxa egingo da. 5.000 metro egin beharko dituzte Gurrutxaga plazatik abiatuta.
  • 12:00etan patinen txanda izango da. Hauek ere Gurrutxaga plazatik aterako dira, eta aurrekoek bezala 5.000 metroko bidea egingo dute.
  • Amaitzeko, 12:05ean, korrikalariak aterako dira Gurrutxaga plazatik. 5.000 metroko bidea izango dute aurretik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide