Lopezek ezin izan dio Erkiagari irabazi Berriatuako finalean

Maria Maya Manterola 2022ko abenduaren 31

Imanol Lopez eta Aritz Erkiaga Berriatuako finaleko hasieran. (Goizti).

Berriatuako buruz buruko txapelketako finala jokatu zen atzo Mendibarren frontoian. Erkiaga Imanol Lopez zumaiarrari gailendu zitzaion bi setetan. 

Bizkaitarra gipuzkoarraren aurka. Aurrelaria lehena, atzelaria bigarrena. Aritz Erkiaga eta Imanol Lopez. Bi puntista handi hauek jokatu zuten atzo gauean Berriatuako buruz buruko zesta-punta txapelketako finala. Iazko txapelketako finala ere bi pilotari hauek jokatu zuten eta Erkiaga izan zen orduan irabazlea. Hala, errebantxaren bila kantxaratu zen Imanol Lopez. Ez zen, baina, posible izan, Ispasterrekoak bi setetan irabazi zuelako partida eta, ondorioz, txapelketa. 

Lehen seteko hasieran aurretik izan zen une batzuetan Lopez (0-1, 2-4), baina Erkiagak zortzi tanto egin zituen jarraian (10-4) eta seta ia erabakita utzi zuen. Bosgarren tanto bat lortu zuen Lopezek (10-5), baina setekoa azken biak Erkiagak egin zituen (12-5). Lehen seta bukatu bezala hasi zuen bigarrena aurrelari bizkaitarrak (4-1) eta Lopezek erreakzionatu zuen arren (5-5), ez zen nahikoa izan eta partidako azken uneetan dominatzaile izan zen Erkiaga eta 12 eta 6 emaitzarekin irabazi zuen bigarren seta, eta 2 eta 0ekin partida. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide