Vanessa Arbelaitz eta Ainhoa Azurmendi garaile Emakumeon* Etxeko I. Mus Txapelketan

Maria Maya Manterola 2022ko abe. 31a, 12:00

Mahai bueltako gizonezkoen ohiko jokoa izaten da musa. Atzo, ordea, emakumezkoak izan ziren jokoan Emakumeon* Etxean antolatutako I. Mus Txapelketan. Hamar bikote aritu ziren lehian.

Giro ederra izan zen atzo, ostirala, Emakumeon* Etxean. Izan ere, 16:00etatik aurrera, I. Mus Txapelketa jokatu zen, eta hamar bikote aritu ziren nor baino nor gizonezkoena izan ohi den mahai jokoan. 

Vanessa Arbelaitzek eta Ainhoa Azurmendik osatutako bikotea izan zen garaile: botila ardo bana eta Zumaiako saltokietan erabiltzeko 100 euroko bono bana jaso zuten. Dena den, parte hartzaile guztiek jaso zuten koaderno sorta eta pin bana.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide