Giro bikaina eta kirol gogoa nagusi San Silbestre lasterketan

Maria Maya Manterola 2022ko abe. 31a, 17:00

Korrika, irristaka nahiz ipar martxa eginez agurtu dute urtea herritar ugarik. Kirol gogoz eta lagunartean aritu dira parte hartzaileak.

Mailaka eta abiapuntu desberdinetatik aritu dira aurtengo San Silbestre lasterketako parte hartzaileak. LH 1, LH 2, LH 3, LH 4 mailetako haurrek 250 metro egin dituzte Erribera kalean zehar, Alondegi paretik abiatuta. LH 5, LH 6 mailetako haurrek, berriz, 1.100 metro egin dituzte Eusebio Gurrutxaga plazatik abiatuta. Leku beretik hasi dute lasterketa DBH 1, DBH 2 mailetako gaztetxoek ere, eta 1.500 metro egin dituzte.

Ipar martxa ere egingo dute. Horiek ere Eusebio Gurrutxagatik abiatu dira, baina 5.000 metro egin dute, 11:30ean hasita. Korrikalariak baino lehentxeago atera dira patinen modalitatekoak, 12:00etan, eta ipar martxakoak bezalaxe, 5.000 metroko ibilbidea egin dute. 

Korrikalariak, berriz, 12:05ean atera dira Beheko plazatik bertatik, eta herrian zehar eman dute itzulia, 5.000 metro osatu arte. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide