Amaitu da abenduan zehar Kabi tabernan jokatu zen xake txapelketa. 25 xakelarik parte hartu dute taberna honek antolatutako bigarren txapelketan, eta atzo arratsaldean jokatu zuten finala Xabier Aranzabal eta Oier Sarasketa zumaiarrek. Iazko txapelketan ere finalera heldu zen Aranzabal. Atzo arratsaldean jokatutako bi partidatan nagusi izan zen lehena eta berak jantzi zuen irabazlearen txapela.