Garaipen batekin amaitu du urtea Gonzalo Agirre puntista zumaiarrak. Oier Diaz Gernikako pilotariarekin bikotea osatuta, eta Euskadiko selekzioa ordezkatuz, Iparraldeko Pilota Batzordearen mendeurrena ospatzeko antolatutako txapelketa irabazi du Zumaiako Kirol Elkarteko pilotari gazteak 23 urtez azpikoen kategorian.
Finalerdietan Frantziako selekzioko ordezkari izan ziren Solozabal eta Etxeberryri irabazi zieten hiru setetan: 15-14, 6-15 eta 10-4. Finalean, berriz, Iparraldeko bikotea izan zuten aurkari, Libois eta Garatek osatutakoa. Finala bi setetan irabazi zuten Euskadiko selekzioko ordezkariak: 15-6 eta 15-4.