Ivan Rodriguez nagusi Distiraren abenduko lehiaketa sozialean

Maria Maya Manterola 2023ko urtarrilaren 3a

Abenduko lehiaketako lan irabazlea. (Ivan Rodriguez)

Kurbak izan dira Zumaiako Argazkizale Elkarteak abenduko lehiaketari jarritako gaia. Guztira, hemeretzi autoreren lanak jaso dituzte.

Kurbak gaitzat hartuta, askotariko lanak aurkeztu dituzte Distira Argazki Elkarteko kideek abenduko lehiaketa sozialera. Hain zuzen ere, hemeretzi autoreren lanak jaso dituzte, eta elkarteko kideen ustez, Ivan Rodriguezek aurkeztutakoa izan da guztietan onena. Bigarren, berriz, Maria Roak egin du, eta hirugarren, Jose Luis Garciak. 

Hemen ikus daitezke lehiaketara aurkeztutako lan guztiak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide