Al-Anonen bilerak asteartetan egingo dituzte hemendik aurrera

Erredakzioa 2023ko urtarrilaren 3a

Urte berriarekin egunez eta orduz aldatu dituzte Al-Anon taldeko bilerak. Hemendik aurrera asteartetan egingo dituzte. 

Al-Anon alkoholikoen lagunen eta familiartekoen taldeak bilera orduak aldatu ditu urte berriarekin batera. Ohar baten bidez azaldu dutenez, hemendik aurrera, eta gaurtik hasita, bilerak asteartetan egingo dituzte, 20:00etatik 22:00etara bitartean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide