Madrilera joango dira Algorri taldekoak Reala animatzera

Juan Luis Romatet 2023ko urtarrilaren 4a

Algorri taldeko kideak Salzburgora (Austria) egindako bidaian. (Algorri taldea)

Real Madrilen aurka jokatuko du Reala urtarrilaren 28 eta 29ko asteburuan, eta partida ikustera joango dira Algorri taldekoak Madrilera.

Urtarrilaren 28 eta 29ko asteburuan Madrilera joateko bidaia antolatu du Zumaiako realzaleen Algorri Taldeak. Talde donostiarrak Real Madrilen aurka jokatuko du asteburu horretan Santiago Bernabeu estadioan, eta partida horretan Reala animatzera joango dira Zumaiako zaletuak. 

Zumaiatik urtarrilaren 28an, larunbata, aterako dira eta bueltatu igandean, urtarrilaren 29an, partidaren amaieran (oraindik zehaztu gabe dago noiz jokatuko den neurketa). Bidaiaren prezioa partidaren ordutegiak baldintzatzen duela azaldu du Algorri taldeak, baina 145 eta 160 euroren bueltan mugituko dela aurreikusten dute. Prezioaren barruan joan-etorria autobusez, larunbat gaueko hoteleko egonaldia eta igande goizeko gosaria sartuko dira. 

Izenak emateko edo informazio gehiago lortzeko algorritaldea@gmail.com helbidera idatzi daiteke, Tximista tabernatik pasatu, edo 678 23 82 92 (Lorea) telefono zenbakira deitu edo WhatsAppeko mezua bidali.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide