Errege Magoen kabalkadaren aurretik, gaur, asteazkena, etxeko txikienek beren eskakizunak helarazteko aukera izan dute Beheko plazan. Izan ere, bertan izan dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar, beren laguntzaileekin, eta herriko haurrek ilusioz idatziriko eskutitzak eskura emateko aukera izan dute jaiotzaren parean. Errege Magoek gutunak jaso eta karameluak eman dizkiete trukean haurrei.
Bihar 18:30ean itsasontziz iritsiko dira Errege Magoak itsas kiroldegira, eta herriko kaleetan zehar egingo dute itzulia. Eguneko Zentroan, San Juan eta Otezuri egoitzetan ere bisitak egingo dituzte.