Urtarrileko Baleike aldizkaria, kalean

Erredakzioa 2023ko urtarrilaren 5a

Bazkideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek euro baten truke eskuratu ahal izango dute, ohiko salmenta puntuetan.

Akaleia izenez proiektu musikala abiatu berri duen Oihana Rodriguezek hartu du Baleikeren azala. Marlik eta Neona taldeetan aritu da orain arte, eta "bere burua hobeto ordezkatuko zuen zerbait" egiteko gogoz jarri du abian proiektu berria. Erreportajean, Zumaiako kale izendegia jarri du Baleikek lupapean: nori eskainiak dira herriko txokoak? Zeinen oroimenez jarriak dira deitura horiek? Erretratua atalean, Jose Ignacio Osa eta Ana Alberdi Saskarateko baserritarrak izan dira protagonista.

Hori guztia eta gehiago, urtarrileko Baleike aldizkarian. Bazkideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek euro baten truke eskuratu ahal izango dute, ondoko salmenta puntuetan: Ogi berri Amaia plaza, Agurtzane, Mandala, Aizpurua, A3 eta Arkupe. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide