Whitney Houston kantariari buruzko biopika, emakume konplexu eta multifazetikoaren erretratua New Jerseyko abesbatza batean kantatzen hasi zenetik pop musikako artista arrakastatsua bihurtu zen arte. Ibilbide hori guztia biltzen duen filma egin du Kasi Lemmons zinemagileak, Bohemian Rhapsody filmaren egile berak. Zumaian ikusteko aukera izango da gaur, larunbata, eta etzi, astelehena, 19:30ean.