Errege roskoi Scalextric lasterketa jokatuko da igandean Usategian

Juan Luis Romatet 2023ko urtarrilaren 6a

Auto mota hauen inguruko ekintza desberdinak antolatu ditu talde honek. Santelmoetan egindakoa da horren adibide.

Urola Costa Club elkarteak Scalextric motako auto txikien X. Errege roskoi lasterketa antolatuko du igande honetarako. Klubak Usategian duen zirkuituan egingo da 10:00etatik aurrera. 

Pandemiak moztu zituen ekitaldien artean Urola Costa Club elkarteak Errege egunaren bueltan antolatzen zuen auto txikien Errege roskoiaren lasterketa zegoen. Scalextric motako auto hauen jarduera bueltan da aurten, eta bihar goizean elkartuko dira berriro taldeak Usategian duen zirkuituan probaren XX. edizioa jokatzeko.

Hamaiketakoa izango da goizean zehar eta, nola ez, errege-opila jateko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide