Gospel doinuak ekarriko ditu Goiko Gela taldeak bihar Aita Marira

Juan Luis Romatet 2023ko urtarrilaren 7a

Goiko Gela boskoteak gospel doinuez osatutako emanaldia eskainiko du bihar, igandea, 19:00etatik aurrera Aita Mari zinema aretoan. Sarrerak aurrez eros daitezke.

Gospela euskaraz abestu daitekeela erakutsiko dute bihar Goiko Gela taldeko kideek Aita Mari zinema aretoan emango duten kontzertua. Emanaldia 19:00etan hasiko da. 

Lau bakarlarik (Karlos Etxaniz, Jon Imanol Etxabe, Santi Romano eta Olatz Otxoa) eta pianista batek, Iñaki Miguelek, osatzen dute boskotea. Miguel bera da, gainera, taldeko zuzendaria. Orain gutxi sortua da Goiko Gela, baina bere taldekide batzuk aurrez ere aritu dira euskarazko gospela abesten The Upper Room taldean.

Kontzerturako sarrerak aurrez salgai daude, 5 euroan, turismo bulegoan eta Internet bidez, hemen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide