Asteazkenean izango da urteko lehen odol ematea

Juan Luis Romatet 2023ko urtarrilaren 8a

Arratsaldez izango dira odol emateak Eusebio Gurrutxaga plazak gizarte zentroan (Hogarrean). Aurrez izena eman beharko da, eta nahi duenak online egin ahal izango du hemendik aurrera.

Urteko lehen odol ateraketa egingo dute datorren asteazkenean, hilaren 11n, Eusebio Gurrutxaga plazako gizarte zentroan (Hogarrean). Ohi bezala, 16:30etik 20:30era egongo dira bertan Gipuzkoako Odol Emaile Elkarteko boluntarioak, eta interesdunek aurrez izena eman beharko dute odola emateko.

Horretarako, 609 81 27 06 telefono zenbakira deitu daiteke, astelehenean edota asteartean, 17:30etik 21:00etara bitartean.

Nahiago duenak, berriz, online hartu ahalko du txanda hemendik aurrera. Zumaiako Odol Emaileen Elkarteak berak jakinarazi du "berritasun" horrekin abiatu duela 2023. urte hau. "Probak egiten ari gara eta arazoak sortzen badira, aurrez barkamena eskatzen dizuegu. Hitzordua hartzeko pauso hauek jarraitu behar dira: https://www.gotatanta.eus/eu wegunean sartu ordenagailutik edo eskuko telefonotik, erreserbatu zita dohaintzan klikatu, eta ordua aukeratu".

Aste honetan iragarri dute Zumaiako odol emaileek urtean zehar egingo diren odol emate saioak. Urtarrilaren 11n egingo dute lehena, eta bi hilabetean behin izango dira. Hurrengoak martxoaren 8an, maiatzaren 10ean, uztailaren 12an, irailaren 6an eta azaroaren 8an izango dira. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide