Urtero bezala, aurten ere euskal preso eta iheslarien alde otarreak zozkatu dituzte, eta Gabonetan Inpernupe tabernan egon dira ikusgai. Orain, antolatzaileek jakinarazi dute zer zenbakiri egokitu zaion saria: 1.984 zenbakia da irabazlea.
Zenbaki irabazlea agertzeko azken eguna urtarrilaren 14a izango da. Ordurako txartel saridunik agertzen ez bada, ordezko zenbakia duenarentzat izango dira otarreak: 2.033 zenbakia duenarentzat, hain zuzen.