Biotopo babestua Zumaia-Deba

Aitor Leiza 2023ko urt. 8a, 13:19

Zumaia eta Deba arteko Geoparkearen zati bat.

Honako iritzia bidali du BALEIKEra Aitor Leizak Zumaia eta Deba arteko babesgunearen babes maila aldatzeko abiatutako prozedurari buruz.

 

Gure agintariak Zumaia eta Deba arteko babesgunearen babes maila aldatzeko prozeduran dabiltza, eta oraindik ez dut ulertzen nola jarraitzen duten temati kontu honekin.

Gaur egun, Europako testuinguan, ez da ulertzen zertarako egin behar duten izendapen aldaketa lokala. Bere balio ekologikoengatik eta bere geologiaren garrantziagatik babestuta dago.

Ez dugu ahaztu behar babestutako eremurik handiena itsasoko zatia dela, eta ez da kasualitatea. Abrasioko plataforman sortzen diren putzuetan, kanaletan eta nola ez, sakoneko uretan dagoen bioaniztasuna ezin dugu ukatu. Ikusi besterik ez dago zenbat bizidun dauden marearteko harri bat altxatzen denean.

Paisaiak ez du babespen maila berezirik behar, egun dauden legeak aplikatu besterik ez dute. Orain arte ez dutena egin edo gutxienez legearen interpretazio okerrak ekarri dituzten erabaki desegokiak ez badira. (Santa Klara azpiko eraikina, abereentzako pista berriak, oinezkoentzako pista berriak, parkinak handitu,…).

Inguru bat babesten denean, herritarrei eta turistei mugak jartzeko da, ez ahaztu balio ekologikoak mantendu edo hobetu behar ditugula inguru bat babesten denean, eta ez okertu edo suntsitu.

Orain dirudi paisaiak balio gehiago hartu behar duela.

Geodibertsite aberatsa dugu Euskal Herrian, baina harriak ez dira bizidunak, eta ezin zaie garrantzia bera eman. Harriak eta bizidunak ez dituzte babespen behar berdinak. (Gai honek berak bakarrik debate handiak ekar ditzake, baina kontzeptuak garbi uzteko idatzi dut horrela).

Zerk du kudeaketa errazagoa? Zuek erantzun galdera honi.

Paisaia aipatzerakoan, ez dugu ahaztu behar orografia paregabea dugula, baina paisaia honek ekartzen dituen balio ekologikoak ez ditugula zaintzen. Hau ulertzeko bioaniztasuna bultzatu behar dugu, orografia polit honi gehitzeko bere balorea.

Baserritarrek uzten duten mosaikoa berreskuratu behar da; bai, berreskuratu. Lehen txarrantxen ordez arbustu mota askoko hesiak egoten ziren elkartuz basotxoak. Sare horri campiña deitzen zaio, eta paisaia hau berreskuratu beharko genuke, eta bertoko basoak bultzatu, adibidez.

Ez luzatzeagatik gehiago, 2000 sarean sartu beharko lirateke eremu hauek; bide egokia hori da. Hau egin ezean, hankamotz geratuko dira eremu hauek guztiak.

Europatik kontrolatzeko ahalmena gaizki egiten badira gauzak eta etor daitezkeen dirulaguntzei uko egiten zaie.

Mesedez, Prozedura hauek hasi Europako paradigman sartzen.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide