Indamendi Mendi Bazkunaren zozketak badu zenbaki sariduna

Onintza Lete Arrieta 2023ko urtarrilaren 8a

Indamendikoak, artxiboko irudian.

Mendizaleek Errege egunean zozkatu zuten Gabonetako otarrea, eta zenbaki irabazlea jakinaraztearekin batera, eskerrak eman dizkiete salmentan lagundu duten boluntarioei zein txartelak erosi dituzten herritarrei.

Indamendi Mendi Bazkunak zozkatu du Gabonetako otarrea. Errege Egunez, urtarrilaren 6an, egin zuen zozketa, eta jakinarazi du zer zenbakik jasoko duen saria: 1.996 zenbakiak. Ordezko zenbakia, berriz, 1.371 da.

Zozketaren emaitzaren berri ematearekin batera, mendizaleek eskerrak eman dizkiete salmentan lagundu duten boluntarioei zein txartelak erosi dituzten herritarrei. "Zuei esker, aurrerantzean ere, mendizaletasuna bultzatzen jarraituko dugu".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide