Zuhaitz Gurrutxagaren FutbolisTOK bakarrizketa saioa izango da urtarrilaren 13an, ostirala. Realeko jokalaria zeneko bizipenak kontatuko ditu, baita lehen mailako futbolari zenetik lehen pertsonan pairatzea tokatu zaion Asaldura Obsesibo-Konpultsiboaz jardun ere. Hala, nork bere buruaz barre egitea baino modu aproposagorik ez dagoela erakutsi nahi du Gurrutxagak.
Algorri taldeak antolatutako ekitaldia da, eta sarrerak Turismo Bulegoan eta Tximista tabernan izan dira salgai. Dagoeneko ahitu dira guztiak, eta jakinarazi dute ezin izango direla emanaldia baino lehen leihatilan eskuratu.