Zumaiar ugari gerturatu zen atzo, igandea, Goiko Gela boskotearen gospel emanaldira. Aita Mariko zine aretoan eskaini zuten emanaldia, eta gospela euskaraz abestu daitekeela erakutsi zuten eszenatokitik.
Lau bakarlarik (Karlos Etxaniz, Jon Imanol Etxabe, Santi Romano eta Olatz Otxoa) eta pianista batek, Iñaki Miguelek, osatzen dute boskotea. Miguel bera da, gainera, taldeko zuzendaria. Orain gutxi sortua da Goiko Gela, baina bere taldekide batzuk aurrez ere aritu dira euskarazko gospela abesten The Upper Room taldean.