Hasi da Gipuzkoako batel liga

Juan Luis Romatet 2023ko urtarrilaren 9a

Lehen jardunaldia Pasaiako badian jokatu zen. (Sanpedrotarra A.E.)

Pasai San Pedron jokatutako jardunaldiak eman dio hasiera aurtengo Gipuzkoako batel ligari. Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak hamar ontzi uretaratu ditu 2023. urte honetan. 

Neguko entrenamendu saioen emaitza ikusteko aukera izango da hemendik aurrera. Igandean Pasaiako badian jokatutako jardunaldiak eman dio hasiera Gipuzkoako batel ligari eta, oro har, arraun denboraldiari. 

Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak hamar batelekin hartuko du parte aurtengo ligan: infantil nesketan, mutiletan eta mistoan, eta absolutu mutiletan bana, kadete mutiletan bi eta kadete neskatan lau ontzi. 

Sanpedrotarra arraun elkarteak igandean antolatu zuen ligako jardunaldian emaitza hauek lortu zituzten Zumaiako ontziek:

  • Infantil neskatan, Zumaia A bosgarren.
  • Infantil mutiletan, Zumaia hirugarren.
  • Prometa mutiletan, Zumaia A zazpigarren eta Zumaia B bederatzigarren.
  • Promesa neskatan, Zumaia B bigarren, Zumaia A laugarren eta Zumaia D hamabosgarren.
  • Absolutu mutilak, Zumaia seigarren.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide