Winter Serieseko partida jokatuko du gaur Iñaki Osa Goikoetxeak

Juan Luis Romatet 2023ko urtarrilaren 9a

Iñaki Osa Goikoetxea (Andoni Iparragirre-GUK JAI ALAI)

Gernikan jokatzen ari diren Jai Alai Winter Serieseko hamargarren jardunaldia izango da gaur. Iñaki Osa Goikoetxeak eta Etchetok Johan eta Del Rio izango dituzte aurkari B multzoko partidan.

Jai Alai Winter Series txapelketako bigarren partida jokatuko dute Iñaki Osa Goikoetxeak eta Nicolas Etchetok gaur Gernikako Jai Alai frontoian. Partida 19:00etan hasiko da eta 22:30etik aurrera emango dute ETB-1en. 

Johan Sorozabal eta Julen del Rio pilotari gazteak izango dituzte gaurkoan aurkari B multzoko partidan. Goikoetxeak eta Etchetok orain arte partida bakarra jokatu dute eta 2-0 emaitzarekin irabazi zieten Beaskoetxea eta Lopezi.

Txapelketako hurrengo fasera pasatzeko txartelak daude gaur jokoan. Une honetan, Beaskoetxea eta Lopez daude sailkapeneko buruan 7 punturekin hiru partida jokatuta; Goikoetxea eta Echeto bigarren dira 4 punturekin eta partida bakarra jokatuta; Johan eta Del Rio, 4 punturekin, eta bi partida jokatuta, eta Tambourindeguy eta Minvielle, puntu bakarrarekin eta bi partida jokatuta. Gaurko partidan izango den emaitzak erabakiko du, hein handi batean, zer bikote pasatzen diren txapelketako finalerdietara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide