Munduko eskubaloi txapelketa jokatuko du Kauldi Odriozolak Espainiako selekzioarekin

Juan Luis Romatet 2023ko urtarrilaren 9a

Jokalari onenaren saria jaso du Kauldi Odriozolak Benidormen. (@RFEBalonmano)

Aste honetatik aurrera Polonian eta Suedian jokatuko den munduko eskubaloi txapelketan izango da Nantes taldeko jokalari zumaiarra.

Polonia eta Suedia artean antolatu duten munduko eskubaloi txapelketan arituko da Kauldi Odriozola jokalari zumaiarra Espainiako selekzioarekin. Pasa den asteburuan Benidormen (Herrialde Katalanak) jokatu den eskubaloi sarian aritzeko deitutako jokalari guztiak eramango ditu Jordi Ribera hautatzaileak munduko txapelketara, eta horien artean izango da Nantes klubeko jokalaria. Bihar bertan abiatuko dira Poloniara, eta ostegunean izango dute txapelketako lehen partida, Montenegroren aurka.

Krakovian jokatuko den aurretiko txandan hiru partida jokatuko ditu Espainiako selekzioak: ostegunean Montenegro izango du aurkari, larunbatean Txile eta astelehenean Iran. Txanda hau pasatzen badu, main round izenekoa jokatuko da, Krakovian baita ere. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide