Zabaldu dute Zumaiako XI. Txakurkroserako izen ematea

Juan Luis Romatet 2023ko urtarrilaren 10a

Urtarrilaren 29an korrituko da Zumaiako XI. Txakurkros lasterketa. Parte hartzaileek 8.300 metroko bidea egin beharko dute Basustako zelaietan barrena. Izen ematea dagoeneko zabalik dago. 

Zabaldu dute izen ematea urtarrilaren 29an, igandez, korrituko den Zumaiako XI. Txakurkros lasterketarako. Goizeko 11:00etan abiatuko dira parte hartzaileak Victoriano Arrate etorbidetik eta 8.300 metroko bidea egin beharko dute Basustako zelaietan barrena, herrigunera itzuli eta helmugara heltzeko. 

Probaren ordutegia hau izango da:

09:00-10:30: Albaitaritza kontrola eta dortsalak jasotzea.
10:30: Informazioa emateko bilera.
11:00: Lasterketaren hasiera.
12:00: Lasterketa amaitzeko denbora muga.
12:00: Haurren proba hasiera.
12:15: Sailkapena argitaratzea.
12:30: Sari banaketa.

Izenak www.kronoak.com webgunean emango dituzte parte hartzaileek, eta azken eguna urtarrilaren 26a izango da. Federatuek 15 euro ordainduko dituzte eta ez federatuek 18 euro.

Probaren araudia hemen ikus daiteke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide