Ia lau mila euro bildu ditu Caritasek Gabonetako kanpainan

Maria Maya Manterola 2023ko urtarrilaren 10a

Gabon Korua, parrokian, igaro berri diren Gabonetan. (Maria Maya Manterola)

Behartsuenen beharrak arintzeko erabiliko dute, urtero legez, bildutako dirua.

Gabonak pasa berritan, Zumaiako Caritasek eskerrak eman nahi izan dizkiete zumaiarrei, Gabon Koruari, txistulariei eta diru-bilketan beren alea jarri dutenei. Guztira, 3.964,33 euro bildu dituzte aurtengoan, eta urtero bezala, behartsuenei laguntzeko erabiliko dute diru hori.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide