Amaitu da Janire Gonzalez-Etxabarriren bidea Munduko Txapelketa Juniorrean

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urtarrilaren 13a

Janire Gonzalez-Etxabarri pasa den urtean Azoreetan lortutako garaikurrarekin.

Kalifornian jokatutako txapelketan parte hartu du Janire Gonzalez-Etxabarri suflari zumaiarrak eta final zortzirenetan kanporatu dute.

Kalifornian (AEB) da egunotan Janire Gonzalez-Etxabarri surflaria; izan ere, bertan jokatzen ari den WSL Junior Championships, Surfeko Munduko Junior Txapelketan aritu da. Tamalez, ezin izan du aurrera egin final zortzirenetara iritsi ondoren.

Aurkari gogorra egokitu zaio eta ez dio kanporaketa gainditzeko zirrikiturik txikiena ere utzi. Sawyer Lindblad estatubatuarra izan du kontrario, bere herrialdeko surflarien rankingeko liderra da, eta nagusitasunez gailendu zaio zumaiarrairi: 15.10 puntu egin ditu Gonzalez-Etxebarriren 10.33 puntuen aurrean.

Asteazkeneko saioa izan zen txukunena zumaiarrarentzako; orduan lortu zuen puntuaketarik onena: 13.60 puntu jaso zituen egindako lanarengatik. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide