Drama eta komediaren artean mugitzen den El peor vecino del mundo filma ikusteko aukera izango da asteburu honetan Zumaiako Aita Mari zinema aretoan. Marc Forsterrek zuzendu eta Tom Hanks aktore duen film hau 2015eko A Man Called Ove pelikula suediarraren bertsio berria da.
Filma gaur, bihar eta etzi emango da Aita Mari zinema aretoan, 19:30ean. Sarrerak aurrez eros daitezke hemen.