Gipuzkoako euskal pilota egokituko txapelketa abian da dagoeneko. Atzo jokatu zen Idiazabalen lehen jardunaldia. Bi kategorietako pilotariak aritu dira jokoan, adimen urritasuna dutenak eta gurpildun aulkian aritzen direnak; lehenak paletan aritu ziren, teniseko paletarekin, eta bigarrenak paletan gomazko pilotarekin.
Lehenengo kategorian aritu zen Leire Esnal zumaiarra. Bera izan zen Zumaiako Kirol Elkarteko ordezkari bakarra atzoko hitzorduan.