Poteo informatiboaren figura aukeratu zuten Euskadiko Angulero Elkarteko kideek Europak ezarritako debekuaren ondoren bizi duten egoeraren berri emateko. Izan ere, aingiraren eta angularen aisialdiko arrantza debekatu berri du Europako Batasunak.
Orio, Deba, Butroi edo Zumaia bertako angulazaleak elkartu ziren atzo Zumaian, eta esku-orriak banatzen aritu ziren herriko tabernetan haien egoeraren berri tabernetako bezeroei emateko.