Bazkideei zuzendutako lau bidaia antolatu ditu Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak 2023. urte honetarako. Hala, Espainiako, baita Europako txoko batzuk ezagutzeko aukera izango dute bidaia honetan parte hartuko duten herriko pentsiodunek.
Lehen hitzordua martxoan izango dute. Hilaren 12tik 18ra bitartean Extremadurara joango dira. Bidaia horretan parte hartu nahiko dutenek gaurtik aurrera dute izena emateko aukera elkarteak Gurrutxaga plazako gizarte zentroan (Hogarrean) duen bulegoan.
Beste hiru bidaiak honako hauek izango dira: Kosta Urdina (maiatzaren 21etik 27ra), Kantabria (uztailaren 4tik 6ra) eta Benidorm (urriaren 2tik 12ra). Bidaia horietarako izen-emate epeak aurrerago azalduko dira.