Galdu egin den txakurra eta desagertzen ari den bikotearen inguruko antzezlana da Toto, Hika teatroaren azken lana. Miren Gojenola eta Asier Hernandez dira Mafalda Bellidoren antzezlanaren produkzio honetan. Saioa datorren ostiralean, hilaren 20an, izango da Aita Mari zinema aretoan, 20:00etan hasita.
Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bere bazkideen artean zozkatzeko. Internet bidez helbide honetan eman beharko da izena. Telefonoz deituta ere parte hartu ahal izango da, 943-56 01 64 zenbakira deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 10 da.