Euriteek luizia eragin dute Pikote inguruan

Juan Luis Romatet 2023ko urtarrilaren 17a

Pikoteko bidea lurrez estalita. (Zumaiako Udaltzaingoa)

[EGUNERATUTA] Atzotik hona izandako euriteen ondorioz luizia izan da Pikote baserriaren inguruan. Baserrira eramaten duen bidea itxita dago. Itzurunen, berriz, harriak erori dira menditik.

Iragarrita zegoen bezala, euri jasa handiak izan dira Kantauriko isurialdean azken orduetan. Zumaiako Udaltzaingoak Baleikeri esan dionez, euriteek ez dute arazo larririk eragin herrigunean. Pikote baserriaren inguruan izan dira arazoak: luizi batek baserrira eramaten duen bidea estali zuen atzo gauean eta une honetan ezin dira autoak bertatik igaro. 

Bestalde, denboraleak itsasoan ere eragina izango duela jakitun, udaltzainek barrako sarrera itxi dute azken egunotan, baita zinta bidez iragarri ere. 

Itzurun hondartzan, berriz, harriak erori dira menditik, eta edozein zinten bidez balizatu du ingurunea udaltzaingoak edozein arrisku ekiditeko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide