Jose Mari Azpiazu mendizale azpeitiarraren hitzaldia izango da bihar, asteazkena, 19:00etatik aurrera Alondegiko Oxford aretoan. Nire barneko mendiak liburuaren inguruan arituko da Azpiazu. Ekitaldi hau Indamendi bazkuneko sorreraren 50. urteurreneko ospakizunen barruan sartzen da.
"Nire bihotz barru-barrutik sortu eta beste hainbat pertsonaren bihotzengan pentsatuta egindako liburua da hau", zioen Azpiazuk Uztarria Azpeitiko aldizkarirako emandako elkarrizketa batean. "Mendian egindako liburua da, mendizaleari balio dio, baina baita mendizale ez denari ere. Nik pertsonentzat egin dut, gure hiriak eta herriak arimatik egin behar direla sinesten dudalako, arima horren esentzia pertsona dela, eta pertsonak momentu honetan bizigarri beharrean daudela".