Galdu egin den txakurra eta desagertzen ari den bikotea. Hitz gutxitan esanda, gai hori jorratzen ditu Hika teatroa antzerki konpainiaren Toto antzezlanak, ostiralean, hilaren 20an, Zumaiako Aita Mari zinema aretoan 20:00etatik aurrera ikusteko aukera izango dena. Mafalda Bellidoren testuan oinarritutako antzezlan hau Miren Gojenolak eta Asier Hernandezek antzezten dute, Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean.
Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bazkideen artean zozkatzeko. Saridunak Pablo Gutierrez Obelar eta Eneritz Lazkano izan dira. Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzte sain.
Antzezlanerako sarrerak aurrez salgai daude turismo buloan eta, Internet bidez, hemen, 8 euroan (6 euroan gazte txartelarekin).