'Manticora' filma emango du Ostarrenak ostegunean zine forum saioan

Juan Luis Romatet 2023ko urtarrilaren 25a

Carlos Vermut gidoilari eta zinemagilearen azken lana ikusteko aukera izango da ostegunean, 17:00etatik aurrera Aita Mari zinema aretoan. 

Manticora filma emango du bihar Ostarrena zine klub taldeak zine forum saioan. Emanaldia 19:00etan izango da Aita Mari zinema aretoan, eta sarrerak 5 euroan izango dira salgai aretoko leihatilan.

Diamond Flash (2011) izan zen Carlos Vermut gidoilari eta zinemagilearen lehen film luzea, baina bigarrengoarekin, Donostia Zinemaldian aurkeztu zuen Magical girlekin lortu zuen fama handia. 2014ko lan horrek Urrezko Maskorra eta zuzendari onenaren saria irabazi zituen Donostiako zine jaialdian. Aktore onenaren Goya Saria ere jaso zuen Barbara Lenniek film horretan egindako lanarengatik. 

Manticora Vermuten laugarren film luzea da –aurretik Quien te cantará aurkeztu zuen, 2018an–, eta beste behin ere gaur egungo zinemagile interesgarrienetakoa dela erakutsi du. Nacho Sánchez eta Zoe Stein ditu aktore protagonistak. Julian hogei urteko gaztea bideo-jokoen diseinatzaile arrakastatsua da, eta sekretu ilun batek atsekabetuta bizi da. Diana bere bizitzan agertu denean, Julianek zoriontsu izateko aukera izango du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide