Igandera arte bisitatu daiteke Oxforden ikusgai dagoen erakusketa

Juan Luis Romatet 2023ko urtarrilaren 26a

Hegaztien berrogei argazkiz osatzen da erakusketa hau. (Juan Luis Romatet)

Euskal Kostaldeko Geoparkeko eremuan ikus daitezkeen hegaztien argazki erakusketa ikusteko azken egunak dira hauek. Igande iluntzera arte bisitatu daiteke bilduma hau Oxford aretoan.

Hurbil dituzu, behatu baino ez duzu argazki erakusketa bisitatu daiteke egunotan Alondegiko Oxford aretoan. Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen duten herri eta txokoetan ikus daitezkeen hegaztien irudiek osatzen dute bilduma hau. Oliver Perez eta Imanol Manterola argazkilari zumaiarren 40 argazkirekin osatu dute erakusketa hau. 

Igandera arte bisitatu daiteke erakusketa hau, egunero 18:00etatik 20:00etara, eta larunbatean eta igandean eguerdian ere bai, 12:30etik 14:00etara. 

Erlazionatuak

Berrogei, beste askoren artean

Juan Luis Romatet 2023 urt 15 ingurumena

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide