'Operacion Fortune: El gran engaño' eta 'Mision H20' filmak emango dira asteburuan Aita Mari zinean

Juan Luis Romatet 2023ko urtarrilaren 27a

Komedia eta akziozko filmeen artean mugitzen den Operacion Fortune: El gran engaño filma ikusteko aukera izango da asteburu honetan Aita Mari zinema aretoan. Igandean, berriz, Mision H20 animazioko filma emango da.

Guy Ritchie zinemagile britainiarraren azken lana emango da gaurtik astelehenera bitartean Aita Mari aretoan, Operacion Fortune: El gran engaño. Jason Statham, Aubrey Plaza, Josh Hartnett, Cary Elwes eta Hugh Grant aktore dituen film akziozkoa eta komedia artean mugitzen da. 

Saioak 19:30ean hasiko dira, eta sarrerak aurrez hemen erosi daitezke. 

Haurrentzako filma bat ere emango da Zumaiako zinema aretoan. Igandean izango da, 17:00etatik aurrera, eta Mision H20 animazioko lana emango dute. Hemen erosi daitezke saiorako sarrerak.

Hemen ikus daiteke trailerra:

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide