Wikipediaren arabera, klakea (ingelesez tap dance) soinudun zapateatua egiten den bitartean oinak erritmikoki mugitzen diren dantza mota estatubatuarra da. Larraitz Ugartemendiaren gidaritzapean klakea ikasteko aukera izango da Zumaian, bihar, igandea, 10:30etik 12:30era, Zumaienako gimnasioan, Astindu dantza taldeak antolatutako tailerrean. Gomazkoak ez diren zolak dituzten oinetakoak eramatea gomendatzen dute antolatzaileek.
Aurrekoak bezala, tailer hau doakoa da, irekia eta maila guztietarako aproposa.