Bihar jokatuko dute Zumaiako XI. Txakurkrosa

Erredakzioa 2023ko urtarrilaren 28a

Iazko zirkuitu bera prestatu dute aurten ere, eta guztira 70 bikote inguruk parte hartuko dutela aurreikusi dute antolatzaileek.

Bihar jokatuko dute Zumaiako XI. Txakurkros Lasterketa. Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, txakurraz eta haren jabeaz osatutako 70 bat bikote bertaratuko dira Aitzuri frontoiaren parean kokatuko den irteera puntura. 

Iazko edizioan estreinatu zuten zirkuitu bera mantenduko dute aurtengo lasterketan ere. Hala, aurten ere, Aitzuri frontoi parean kokatuko dituzte lasterketako irteera eta helmuga. Lasterketa 11:00etan hasiko da, eta Otezuri parean Basustarako bidea hartuko dute, zirkuituari bi buelta eman eta frontoi parera itzultzeko.

8.300 metroko distantzia egingo dituzte, guztira. Behin proba nagusia bukatzean, 12:00etan, haurren lasterketa hasiko da. Horiei txakurrak eramatea gomendatu diete antolatzaileek. Izena momentuan bertan eman beharko dute, euro bat ordainduta. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide