Puntuetara irabazi du Mady Diamek Gipuzkoako txapelketako kanporaketako borrokaldia

Juan Luis Romatet 2023ko urtarrilaren 30a

Mady Diame eta Ruben Arredondo larunbateko borrokaldian. (Zumaia Cuban Boxing)

Gipuzkoako boxeo txapelketako kanporaketak jokatu ziren pasa den larunbatean Donostian, Anoetako gimnasioan. Zumaia Cuban Boxing klubeko boxeolari Mady Diamek bere borrokaldia irabazi eta txapelketara sailkatu da.

Sei borrokaldi izan ziren pasa den larunbatean Anoetako gimnasioan, Donostian. Horietatik hiru Gipuzkoako txapelketara sailkatzeko baliagarriak ziren, beste hirura gimnasioen arteko borrokaldiak, txapelketarako puntuagarri ez zirenak. 

Mady Diame Zumaia Cuban Boxingeko boxeolariak Team Latigo klubeko Daniel Pozo izan zuen aurkari Gipuzkoako txapelketara sailkatzeko baliagarria zen borrokaldian. 63,5 kiloko kategorian aritu ziren bi boxeolariak, eta Zumaiako klubeko ordezkaria izan zen irabazlea, puntuetara, oso borrokaldi berdinduaren ondoren. 

Eliezer Chavarriak, berriz, txapelketatik kanpoko borrokaldia izan zuen Irungo Mendyren aurka, 75 kiloko kategorian. KO teknikoarekin irabazi zuen borrokaldia.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide