Jai Alai Winter Series txapelketa azken txanpan sartu da. Ligaxkako fasea jokatu ondoren, lehen faseko lau bikote onenak finalerdietara sailkatu dira, eta horietatik bi helduko dira final handira.
Gaur jokatuko da lehen finalerdia, 19:00etatik aurrera Gernika Jai Alai frontoian. A multzoko lehenek, Olharanek eta Basquek B multzoan bigarren izan ziren Beaskoetxea eta Lopez izango dituzte aurkari. Partida ETB-1ek emango du 22:25etik aurrera.
Aurretik beste partida bat izango da: Johan eta Gorka Sorozabal anaiak Goitia eta Del Rioren aurka arituko dira.