Batzar orokorra egingo du Beheko Plaza elkarteak otsailaren 16an

Erredakzioa 2023ko urtarrilaren 30a

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak urteko batzar orokorra egingo du otsailaren 16an, ostegunez. 

Gurrutxaga plazako gizarte zentroko bigarren solairuan egingo dute Beheko Plazako urteko batzar orokorra, 17:30etik aurrera. Honako gaiak aztertuko dituzte:

1. Lehendakariaren agurra.
2. Aurreko batzarreko akta irakurri eta onartzea, bidezko bada. 
3. Diruzaintzako txostena.
4. Idazkariaren txostena
5. 2023rako jardueren proposamena.
6. Eskaerak eta galderak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide