M8ra begirako auzolana egin dute Zumaiako Emakumeon* Etxean

Juan Luis Romatet 2023ko otsailaren 4a

Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekintzetan erabiliko dituzten pankartak, kartelak edota txapak prestatu zituzten atzo Zumaiako Mugimendu Feministak deitutako saioan. 

Hilabete geratzen da aurtengo Emakumeen Nazioarteko Egunerako, eta Zumaiako Mugimendu Feminista egun horretara begira jarri da. M8an erabiliko dituzten txapak edota kartelak egiteko hitzordua jarri zuten Emakumeon* Etxean. Auzolanean eta giro onean prestatu zituzten martxoaren 8an kaleratuko dituzten pankartak.

Argazkiak: Zumaiako Mugimendu Feminista.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide